Artibirappen bidez, Arabako 3 ibilbide handien informazioa erakusten dizugu, eta ibilbide horietan dauden artisau eta tailerrena. Eman ezazu paseo bat Arabako artisautzan barrena!

IGNAZIOTAR BIDEA

650 km-ko erromesbide hau 27 etapatan egin dezakete ibiltariek, Gipuzkoako santuaren irudi eta antzera. Ignaziotar bidea Azpeitiatik abiatzen da, Jesusen Lagundiaren fundatzailearen jaiotetxetik, eta Manresa du helmuga, Euskal Autonomia Erkidego, Errioxa, Nafarroa, Aragoi eta Katalunian barrena. 27 etapetatik bost dira Arabako lurretan.

Map loading, please wait ...

ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEA

Oiongo mahasti-lurretatik Bermeoko porturaino, ibilbide honek Euskal Autonomia Erkidegoa hegotik iparrera zeharkatzeko aukera ematen du; bidean, era askotakoak dira paisaiak, zoragarriak guztiak. Gure arbasoen historiaren arrastoak ageriko zaizkigu bidean aurrera goazela. Galtzadari, antzina mandazainek erabilia, behinola joan-etorrian ibilitako salgaien lurrina dario oraindik.

Guztira 166 km dituen ibilbide hau Oionen hasten da, eta Arabako Lautadan sartzen, Estibaliztik. Uribarri Ganboako urtegiaren bila egiten du gero aurrera, eta Vasco-Navarro trenak egiten zuen ibilbidean jarraitzen du ondoren. Legutio zeharkatu ostean, Urrunagako eta Bostibaietako urtegiek agur esaten diote ibilbidearen Arabako zatiari, eta Otxandiok ongietorria egiten digu, jada Bizkaian sartuta.

Map loading, please wait ...

VASCO-NAVARRO TRENAREN IBILBIDE BERDEA

Vasco-Navarro trenak Gasteiz eta Bergara lotzen zituen antzina, eta trenbidearen zati bat gogora ekartzeko aukera ematen du ibilbide honek. Nekazaritzako lursailen artetik doa bidea, oinez egiteko egokitua, eta apurka-apurka gorantz, Arlaban mendatera garamatza, Araba eta Gipuzkoa arteko mugara. Antzina geltoki izandako eraikinak ikusiko ditugu ibilbidean, eta batez ere, aniztasun handiko naturagune ederrak.

Map loading, please wait ...