Araban artisautza sustatzeko elkartea (ARTISAU) 1992an sortu zen, premia handi batek bultzatuta: Arabako Lurralde Historikoan artisautza-lanetan zihardutenen interesak, esperientziak eta ahaleginak bateratzea. Helburu nagusietakoak zituen lanbidea duin bihurtzea, suspertzea eta artisauen lana sustatzea. Elkarte irekia da, sektoreko profesionalek ez ezik zaleek ere parte har dezakete, eta praktikan, artisautzaren bidean hasi berri direnei aholku emateko erakunde gisa ere funtzionatzen du.

Garrantzitsua da gure sektorean elkarte-egitura sendo bat izatea, artisautza sustatu eta bere interesak zaindu ditzan, eta horretarako, ARTISAUk laguntza logistikoa ematen dio bere elkartekideen lana sustatzeko eta ezagutzera emateko antolatzen den ezein ekimeni. Bestalde, sektorearen erreferentzia eta bozeramaile ere bada, arlo honetan eskumena duten erakunde publikoen aurrean.

ARTISAUtik balioa eman nahi diogu artisautzari, artisautza-prozesu eta -produktuei, bai eta horren guztiaren protagonistei ere: artisauei. Artisautzaren alde egiten dugu, seriean ekoizten duen industria erraldoiaren kontra oso nekeza baita, egunez egun borrokan, artisautzako produktuak merkaturatu eta ekoiztea. Guk beste era bateko lanetan sinesten dugu: lan esklusiboetan, bakarrak diren horietan, kultura, tradizioa eta gizatasuna oroitarazten dizkiguten prozesu eskuzkoetan.

ARTISAUn artisautzan sinesten dugu, bakarrak diren lanen artean.

Informazio gehiago: www.artisau.org