Araba artisautza-tradizio handiko lurraldea da, eta, beronen esentziaz jabetzeko, ez da nahikoa herriak eta paisaia ikustea; ezagutu beharrekoak dira, baita ere, bertako tradizioak, kultura, gastronomia eta, jakina, ARTISAUTZA.

Turista guztiek ez dute helburu bat eta bera eskualde bat ezagutu nahi dutenean. Batzuek turismo berdearekin gozatzen dute, lekuan lekuko kultura eta historiarekin beste batzuek, eta, zergatik ez, badira artisautzarekin gozatzen dutenak ere, jakin nahi dutenak nolakoa den tokiko zeramika tradizionala, zer pieza diren bakarrak inguru horretan, zer ehun egiten diren bertako flora erabiliz, nola erabiltzen diren hariak, zer landare erabiltzen diren xaboiak egiteko, zein diren jolas tradizionalak… Eta hori guztia ARTISAUTZAK soilik eskaini dezake, Araban mendez mende egin izan dena.

Arti Birapp “Paseo bat Arabako artisautzan barrena” erabiliz, turismoa egin nahi duenak aukera bikaina du Arabako artisautza-lantegiei buruz denbora errealean sortzen den informazio guztia lortzeko eta lantegi horiek ikustera nola joan jakiteko. Arti Birappek, halaber, 3 ibilbide eskaintzen ditu Araban barrena, eta mapa batean ikus daitezke ibilbide horietan dauden artisau-lantegi guztiak. Informazio espezifikoa lortzeko aukera ere ematen du, lantegi bakoitzarena, artisauena eta haien produktuena, gurera bisitan etorritako turistak ahalik eta esperientzia atsegin, jator eta osatuena eraman dezan hemendik joandakoan.

Arti Birappen helburua artisautza-sektorearen lana ezagutaraztea da, eta lan horri balioa ematea, artisautza-sare alternatibo bat sortuz; eta orobat, sektorea profesionalizatzea eta Arabako kultura-eskaintza aberastea, teknologia berrietara egokitutako tresnekin, artisauak eta turista elkarrengandik hurbilago egon daitezen.